Basoa duzu zain

istorioa zeuk aukeratu

Scroll

proposatzen dizugu

Amati hariztiaren magian eta xarman murgiltzea. Zuhaitz eder baten gainean gaua igarotzea esperientzia berezia da, ez zaituena ezaxola utziko. Mendeetako haritzen gainean, goratasun handian eraikitako sei suite bikoitz eder. Suite guztiek dute terraza, komun lehorra, berogailua eta zure egonaldirako beharrezko erosotasun guztiak. Gosaria polea baten bidez suitera igoko duzun saski batean zerbitzatuko dizugu eta afariak zerbitzu-eraikina den Amati Etxean egingo dira. Gosariak eta afariak inguruko produktu naturalez prestatuak dira eta, gainera, zure egonaldia zure gustuetara egokitu dezakezu: kopak, ardo ona, cava boteila bat... Istorioa zuk aukeratzen duzu...

Scroll

mapa-basoa

Amatiko Hariztia altxor ekologiko txiki bat da; zuhaitz-eremu eta ornitologiko interesgarria dituen ingurune babestua. Lizason dago, Ultzama bailararen bihotzean, klima leuna duen bailara ederrean, Iruñeatik 30 minutura eta Donostiatik 50 minutura. Edertasun aparta duen bailara, ohitura zaharrak zelai berde eta oihan hostotsuz osatutako naturarekin uztartzen dituena. Horrez gain, bere balio mikologikoengatik eta ornitologikoengatik ere ezaguna da eta eskualdeak aire librean burutzeko jarduera asko eskaintzen ditu: paisajeak, oinezko ibilbideak, zaldizko paseoak, gastronomia…

Ver mapa

Scroll

Gu

Naturan lan egin eta bizitzea gustatzen zaigu, eta nahiz oinak lurrean izan, zuhaitzetara igotzea gustatzen zaigu. 2003an, abenturazko zuhaitz parkeak eraikitzeko enpresa aitzindaria sortu genuen. Ordutik, hainbat abentura-parke sortu dugu, baita zuhaitzen gainean ibiltzeko ibilbideak eta pertsona ezinduei egokitutakoak ere. Laster urrunago joateko ideia otu zitzaigun eta zuhaitz baten gainean lo egiteko aukeraz pentsatzen hasi ginen. Nolakoa litzateke basoan guztiz barneratua egotearen esperientzia? Horrela hasi zen garatzen Basoa Suites.

Basoa Suite-en turismo desberdin batean sinesten dugu, eta horregatik, turismo jasangarria eta errespetuan oinarritua sustatzen dugu. Zuhaitzean eta ingurunean ahalik eta eragin txikiena duten materialak eta teknikak aukeratzen ditugu. Gure Suite-ak komun lehorrez ornituak daude, hartara, oihanean barna hoditeria eta isurbiderik ez instalatzeko. Gainera, egurrezko pasarelak eraiki ditugu lurra ez trinkotzeko, zirkulazioa bideetara zuzentzeko eta lurrak eta florak gure presentziaren ondoriorik jasan ez dezaten. Azkenik, oihana behatzea sustatzen dugu, basoak zenbat eta gehiago ezagutu orduan eta hobeto zainduko ditugunaren ustea baitugu.

Scroll

Hemen aurki ditzakezu inguruko eskaintza gastronomiko, natural eta turistikoetako zenbait lotura interesgarri.

Jarduerak

Scroll

Logos

INFO GEHIAGO

Basoa Suites-era heltzean, Amati Etxearen zerbitzu-eraikidean egingo dizugu harrera. Suites-etatik gertu dago eta dutxak, egongela eta jangela ditu. Bertan emango dizkizugu zure suite-era heltzeko argibideak.

  • Check in: 16:00tik aurrera, Check out: 12:00
  • Gosaria (beti barne dago), ordutegia: 8:30tik 11:00ra
  • Afariak (erreserbakin), 20:00ak eta 21:30ak bitartean (menu link-a)
  • Parking doan
  • Wi-fi doan Amati-enean
  • Bar sebitzua (link taberna karta)
  • Ezin etxe-animaliak gelatan sartu
  • Adin minimoa 8 urte
  • Gela guztiak bi pertsonentzat gehienez
Gela guztiak berogailua zein bainu lehorra daukate. Gelatan ez dago dutxarik, dutxak Amati zerbitzu eraikinean daude. Maindireak, mantak, led-lanpara, toalla, txanpua eta zure egonaldirako beharrezkoa den guztia emanen dizugu.

Scroll